04 noviembre 2009

Ikasketa eta zerbitzu solidarioa

Azaroaren 19an, Barakaldoko Berritzegunean, Nieves Tapia entzuteko aukera izango dugu. Nieves Tapia Argentinako Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioaren latinoamerikako zentruaren burua da. Berritzeguneko blogean duzue azalpen txiki bat ekitaldiari buruz eta estekaren bat.



Zerbikas orritik, hona hemen zertan datzan:
Azken batean, Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa hezkuntza-eredu bat da, eta bere osagaien integraziotik abiatuta hartzen du zentzua. Hauek dira, hain zuzen ere, bere osagaiak:
  • Ikasketa: heziketa-helburu esplizitua dauka, ezagutza, trebetasun, jarrera eta balioen lorpenari lotutakoa.
  • Zerbitzu Solidarioa: protagonisten interesa komunitatearen aldeko zerbitzura bideratzen du.
  • Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa: ikasketa eta herritartasunaren jardun aktiboa lotzen ditu
Nire aldetik, honako erreferentziak aurkitu ditut sarean:
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...